XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
AEK-k eta IKAk Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza politika kritikatu duteIrene Arrizurieta /
AEK eta IKA-k jasan duten egoera estrukturala eta ekonomikoa larria bazen ere, bi erekundeok diotenez
Iraganean eta egun jaso duten dirulaguntza moduloa ikasle eta orduko 76 pezetakoa da.
Hau da, 1991. urtean ezarritako kopuru bera eta inolako igoerarik gabe.
Nafarroako Gobernuak bere menpe dituen euskaltegietan batez besteko kostua ikasle eta orduko 550 pezetatakoa dela aintzat hartuz, bi elkarteak dituzten baldintza ekonomikoak ez dira batere mesedegarriak.
Ildo honetan, Koldo Azkona AEKko
Hala ere, orain arteko egoera larria bazen honi beste datu bat erantsi behar zaio, bi elkarteok azken hiruhilabetean Administraziotik beste murrizketarik izan dutelako.
Legeak dioen moduan, jasotzen duten diru partida itxia den neurrian Administrazioak dirulaguntza berriak ezin direla sartu dio.
Hau horrela izanik eta subentzioa ikasleko eta orduko jasotzen denez,
Era berean, ordu kopuruak ere goiti egin dutela aintzat hartuz, legez ezartzen zaienaren erdia soilik jasoko dute.
Nahiz eta IUk sartutako emendakin baten bidez aurtengo diru partida igotzea lortu den, AEK eta IKAren ustez murrizketok
Hau guztia aintzat hartuz, hiru eskaera luzatu dizkie Administrazioari.
Batetik, Gobernuak berak onartutako 76 pezetako laguntza sinbolikoa jasotzea joan den hiruhilabeteari dagokionean.
Bigarrenik, Gobernuari eta Parlamentuko alderdiei alfabetatze eta euskalduntze inguruko eztabaida egitea ondoren guztiok batera planifikazioa egiteko.
Beren eskaerak ez badira aintzat hartzen hasi duten informazio kanpaina egin ondoren ekintzetara pasako dira AEK eta IKA, zer eginen duten iragarri ez zuten arren.